Zu zainduta,
zureak zaintzen ditugu

Leku guztietara iristen gara. Pertsona guztiei erantzuten diegu. Beti erantzuten dugu.

Telelaguntza

Gure zerbitzu-ereduak aukera ematen du bakoitzaren profil eta premien araberako zerbitzua ezartzeko. Horregatik, pertsona erabiltzaile bakoitzak behar duen zerbitzu-intentsitatea neurtzeko balorazio-sistema propioa daukagu: independentzia- eta autonomia-maila altuenetatik hasi eta, hauskortasunetik eta urrakortasunetik pasatuz, gehieneko mendekotasun-mailaraino.

 


Telelaguntza Telelaguntza
 Osasunaren telemonitorizazioa Osasunaren telemonitorizazioa
egoitzak Egoitzak
ospitaleak Ospitaleak

Telemonitorizazioak pazientearen balioak kontrolatzeko balio du, etxetik edo zentro soziosanitario batetik, eta ondorioz, krisiak aurreikusteko eta gertatzen denean azkar erreakzionatzeko. Asma, BGBK, bihotz-gutxiegitasuna edo diabetesa duten gaixoei edo patologia anitzekoei ezar dakieke; patologia anitzeko gaixoei telejarraipena egin dakieke,  aho bidezko antikoagulazio-tratamendua,  presio-ultzerak eta elikadura egoera; eta arnas, bihotz eta kognitiboaren teleerrehabilitazioa.